Otsailaren 4an Itsasun, Bagira prozesuak hastapena eman dio Transmisio historikoaren sekuentziari. 130 pertsona baino gehiagok hartu dute parte ezohiko ekitaldi horretan.
Prozesuaren lehen sekuentzia abiatzeko, Bagirak 24 pertsonalite gomitatu ditu azken 60 urteetan, Ipar Euskal Herriko mugimendu abertzalearen osagaiek elgarrekin zeharkatutako Historiaren ateak zabaltzera. Kopuru handian etorritako publikoak ere parte hartu ahal izan du Mugimenduaren denbora-lerroari ekarpenak eginez. Egungo Euskal Herria egin duten 6 hamarkadei buruzko ikuspegi zabala jaso dute bertan bildutakoek.
Otsailaren 9an, Donapaleun
Zabalik elkartearekin Donapaleuko Bideak gunean antolatu ekitaldiak gela mukuru bete du!
Otsailaren 17an, Baionan
45 bat lagun bildu ziren Baionako Zizpa Gaztetxean Xuti Gazte!k antolaturiko "Gazte antolakunde eta gazte mugimenduen" ibilbidea hitzaldian.
Otsailaren 24an, Baionan
100 bat pertsona bildu ziren Iratzarrek antolaturiko "Ezker abertzalearen ekarpena mugimendu abertzalean" hitzaldian.
Martxoaren 3an, Baionan
Borroka sozial eta sindikala Ipar Euskal Herrian" hitzaldia iragan zen Baionan. Besteak beste, EHLE eta LABen sorrera izan zuten protagonistek aipagai.
Martxoaren 4an, Hazparnen
50 bat pertsona bildu ginen barda Txomin Heguyren" 1960tik hona, euskalgintzaren eta kulturgintzaren antolaketa Ipar Euskal Herrian" hitzaldian.
Martxoaren 10an, Baionan
Près de 50 personnes pour revivre avec Bizi les luttes écologistes du Pays Basque Nord pendant les 60 dernières années !
Les intervenant·e·s nous ont rappelé que les luttes comme celles contre la 2 X 2 voies, contre les OGM ou d'autres ne sont jamais gagnées à vie. D'où l'importance de se remémorer comment nous avons gagné !
Martxoaren 11an, Ezpeletan
Ezpeletan berriz, euskal preso eta iheslari politikoekiko elkartasunari buruzko ekitaldia.
Martxoaren 11an, Baionan
Baionan, Enbataren eta Manu Robles-Arangiz Instituturen eskutik, borroka abertzalearen ibilbidearen errepasoa.
Martxoaren 17an, Hazparnen
Euskal departamendua, autonomia proposamena, Batera, Garapen Kontseilua...
50 bat pertsona bildu gira!
Martxoaren 18an, Baiona ttipian
50 pertsona baino gehiago bildu ziren atzo Baiona Ttipiaren historiaren bidez Ipar Euskal Herri mugimendu abertzalearen ibilbidea deskubritzeko!
Militantziarako egoitzak izandakoak, espazio okupatuak, gertakariak... Anekdota eta istorioa andana!
Martxoaren 24an, Ainiza
Laborantxa herrikoiaren aldeko borrokak
Martxoaren 24an, Baigorri
Gazte Mugimenduaren alor ezberdinak
Martxoaren 28an, Baionan
"Euskal kazetaritzaren bilakaera azken 60 urtetan"hitzaldiarekin bururatu da Bagira prozesuko transmisio historikoaren fasea.